ZALDIAK

Zaldien eta poneyen banakako errausketa. Prozesu errespetutsua honetan errautsak kutxatila batean ematen dira, oroigarri gisa.

BANAKAKO ERRAUSKETA

Zaldiak eta poneyak bezalako tamaina handiko animalien banakako errausketa-zerbitzu berri eta esklusibo bat jartzen dugu eskuragarri. Horrela, zaldi edo poney bat hil ostean errespetuzko amaiera bat emateko aukera eskaini nahi dugu. Banaka erraustu eta errautsak kutxatila batean itzultzen dira. Zaldien banakako errausketarako espezifikoki diseinatuta dagoen errausketa-labe bat daukagu.

 

GARRAIO ZERBITZUA

Nahi izanez gero, geu arduratzen gara zaldia gure instalazioetara ekartzeaz, horretarako baimenduta eta egokituta dagoen gure ibilgailu batean. Prozesu osoan, jasotzen direnetik erraustu arte, erabateko errespetuz eta arretaz tratatzen ditugu. Errausteko momentuan bertan egon nahi baduzu, baina distantzia-arrazoiengatik ezinezko baduzu, zurekin harremanetan jar gaitezke bideokonferentzia bidez, eta horrela, gu eta gure instalazioak ezagutzeko aukera izango duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu edo idatzi.

Jarri harremanetan Inaderekin

"Errespetuzko gure maskotak erraustzeko metodoak azalduko ditugu"